Glotodidaktika online

AEK | 2008-12-09 19:01

AEK glotodidaktikaAEK-k aspaldian antolatzen ditu euskara irakasle berriak prestatzeko glotodidaktika ikastaroak. Orain arte gehien bat aurrez aurreko ikastaroak egin ditugu, Hegoaldeko lau hiriburuetan urtean bizpahiru aldiz.

Irakasle berriak prestatu beharraz konturatuta, ikastaro hauen esparrua zabaltzea erabaki dugu, eta eskaintza berriarekin gatoz ikasturte honetan: Glotodidaktika online.

Ikastaroa urtarriletik ekainera egingo da, urtarrilaren 12an hasita hain zuzen ere. AEKren e-gela gunean garatuko da Moodle software-a erabiliz.

Hemen duzue programaren laburpena:

HELBURUAK

  • Helduen euskalduntzean jarduteko oinarrizko trebakuntza lortzea
  • Hizkuntzaren i(ra)kaskuntzaren oinarrizko ezagutza izatea eta hausnarketa bultzatzea.
  • Euskararen i(ra)kaskuntzaren ezaugarriez jabetzea.

EDUKIAK

  • Talde dinamika
  • Komunikazio gaitasuna
  • Konstuktibismoaren oinarriak
  • Euskara irakaslearen paper soziala
  • Testugintza
  • Hizkuntza i(ra)kaskuntzaren helburu eta edukiak
  • Hizkuntza i(ra)kaskuntzaren ebaluazioa
  • Atazetan Oinarritutako I(ra)kaskuntza
  • Trebetasunak: entzumena, irakurmena, mintzamena, idazmena
  • Eduki formalen lanketa
  • Sekuentzia didaktikoa

EBALUAZIOA

  • Ikastaroan zehar egindako lan guztiek osatuko dute ebaluazio txostena.
  • Ikastaroa gainditutzat hartzeko, eginkizunen %80 egin beharko dira, eta guztietan gutxienekoa lortu.
  • Ikastaroak 100 orduko balio akademikoa du.
  • Ikastaroa amaitutakoan, egin izanaren ZIURTAGIRIA banatuko da, AEK-k emana. Bertan, ordutara ekarriko da gutxienekoa eman duten eginkizunen kopurua.

AEK-n irakasle jarduteko beharrezkoa da ikastaro hau. Edonola ere matrikula irekia da eta interesa daukan edonork egin dezake.

Gogoratu bestalde EAEko euskaltegi homologatu batean irakasle jarduteko baldintza batzuk daudela: EGA edo pareko agiria, eta diplomatura mailako unibertsitate-titulua.

Ikastaroaren prezioa: 305 €. Informazio gehiago nahi baduzu edo izena emateko idatzi e-posta helbide honetara: marta-c[abildua]aek.org

Etiketak: | | |

Bidalitako artikuluak

Iepa, Benito!

Zuk ikastaro honetan lan egingo al duzu? Ideia bikaina iruditzen zait, izan ere, ikastaroan izen emateko aukera aztertzen ari naiz.

Agur!

Iñaki Calvo (ez da egiaztatu) | 2008, abendua 11 - 19:39 | erantzun honi

Nik neuk ez dut uste ikastaroan lan askorik egingo dudanik, lankide batzuen artean eramango dute (Arana kapitainaren kastakoa naizela uste dut, je, je, je...), igoal kolaborazioren bat edo tutoretzaren bat egingo dut, baina ez da segurua.

Ikastaro hau gehien bat irakasle inoiz jardun ez dutenentzat dago pentsatuta, lanean hasteko moduan jartzeko, oinarrizko ikastaroa.

Ez dakit zurearen moduko errodajea daukazuenontzat apur bat light ez ote den izango. Dena dela, ikastaroa egitera animatzen bazara, pozgarria izango da, duda barik.

Benito | 2008, abendua 11 - 20:19 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak