atazak

Eustat: eskola web

Benito(e)k bidalita 2008, azaroa 1 - 17:21(e)an.

Interneten batzuetan interesgarria izaten da sarri erabiltzen ditugun hitzekin bilaketak egitea. Gaur "ataza" hitzarekin probatu dut, eta hainbeste emaitzaren artean, espero ez nuen webgune batean aurkitu ditut gauza interesgarriak, EAEko Eustat estatistika institutuaren webgunean hain zuzen ere.

Webgune horren barruan eskola web deritzon atalean ikasle, irakasle eta gurasoei eskaintzen dizkiete hainbat material estatistikaren mundua hurreratu eta estatistiken gainean haibat aktibitate egiteko: unitate didaktikoak, jolasak edo Altxorraren bila erako jarduerak, besteak beste.

Unitate didaktikoak sailean hainbat gairen inguruko ataza sortak batu dituzte:

Ikusten duzuenez, atazok eskola eta hezkuntza munduan pentsatuta daude eginda. Hala ere, seguru nago euskaltegi eta euskara eskoletan era batera edo bestera jorratzen diren gaiak izaten direla gehienak, eta guretzako gauza baliagarriak ere egongo direla, atazak egiteko ideiak edo dokumentuak baino ez badira ere.

Atazak pdf formatoan eskuratu daitezke, eta bakoitzak fitxa batean du azalpena.

Etiketak: | | | | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Formespa

Benito(e)k bidalita 2007, abendua 2 - 04:33(e)an.

Formespa RedIRIS sarearen barruan sortutako foroa da, gaztelaniaren irakaskuntza eta didaktikaren inguruan jarduteko. Posta-zerrendan du oinarria, baina erabiltzaileen kolaboraziorako komunitatea ere eratu du. Hau da interesgarriena hain zuzen.

Kolaborazio gune honetan erabiltzaileek fitxategiak konpartitzeko eta zabaltzeko gunea daukate. EEMko maila desberdinetarako materialak eta ideak (A1-A2, B1-B2, C1-C2), azterketak, klaserako baliabideak eta didaktikari buruzko idazkiak.

Horrez gain klasean erabiltzeko entzungaiak eskaintzen dituzte, baita sarean aurkitzen diren hainbat baliabideren zerrendak ere: baliabide orokorrak, blogak eta argitalpenak.

Baliabide banku konpleto eta kolaboratiboa Formespa hau. Gaztelaniaren irakaskuntzari begira egina, baina seguru geuretzat gauza baliagarri asko daudela.

Etiketak: | | | | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

ELT Notebook

Benito(e)k bidalita 2007, azaroa 25 - 01:20(e)an.

Hemengo blogerako mezu batean deskubritu dugu An ELT Notebook bloga, eta benetan interesgarria da. Sue Swift irakasle eta materialgilea da egilea, eta hainbat hausnarketarekin batera klaserako ideiak eta materialak ere proposatu ohi dizkigu.

ELT edo ingelesaren irakaskuntza duda barik hizkuntzen irakaskuntzaren munduan multzo indartsu eta handiena da: ikerketak, materialak, ideiak, garapena... eta blogak ere badira. Lastima gure ingelesa ez dela izaten WST irakurtzeko modukoa, bestela...

Sue Swift-en ale bi:

Suek beste blog interesgarri bat ere badauka: Languages Languages ...

Etiketak: | | | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Camille Fauque

Karrajua(e)k bidalita 2007, iraila 24 - 01:18(e)an.

Iraia Biteri irakasleak bloga zabaldu zuen aspaldian. Blog pertsonal eta "profesional" modura erabiltzen du. Esperientzia pertsonalekin batera klaseko jarduerak bideratzeko ere erabiltzen du. Honela bada, ariketa eta ataza batzuk plazaratzen ditu, eta ikasleen lanak ere bai.

Blogaren erabilera didaktikoaren adibide eta ideien iturri dugu Camille Fauque.

 

Etiketak: | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Iparraldetik: ariketak eta bideoak

Karrajua(e)k bidalita 2007, iraila 22 - 23:47(e)an.


Iparraldeko AEK
-koek euren webgunean ariketa eta bideo sorta dauzkate eskuragai. 

Ariketak mailaka (1. urratsa baino ez oraingoz) eta gaika daude sailkatuta, eta pdf formatoan jaitsi ahal dira ordenagailura. Autoikaskuntzako ikasleentzako atazak dirudite. Hemen behean daukazue ale bat:

Bideoak Real Media formatoan daude eginda. Eurek egindakoak dira. Asko daude baina formatoak eta bideoen tamainak arazoak eman ditzake jaitsi eta ikusteko. Bideo bakoitzarekin galdera eta ariketa sortatxoa egoten da.

Etiketak: | | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

IH: Formacion ELE

Benito(e)k bidalita 2007, iraila 9 - 23:10(e)an.

International House Eastern Spain IHren barruko hizkuntz-eskola taldea da. Hizkuntz klaseekin batera irakasleen formazioa ere eskaintzen du. Aktibitate honen barruan irakasleen formazioari begirako bloga zabaldu du haren Bartzelonako eskolak.

Blog horretan formazioren inguruko albiste eta gomendioekin batera gaztelania klaserako aktibitateak ere azaltzen dituzte.

Hemen dauzkazue batzuk:

Ez dut uste beste hizkuntza baten irakaskuntzara ekartzeko egokitzeko arazo askorik emango dutenik.

Edozelan ere blog gomendagarria... eta eredugarria.

Etiketak: | | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Dendaketan

Karrajua(e)k bidalita 2006, azaroa 25 - 02:28(e)an.

Dendaketan ikasmaterialaren berri eman genuen lehengo egunean. Dendaketan merkatarientzako hasierako euskara ikastaroa da. Ikasmaterialez hornitu dute eta sarean jarri Ikasbil atarian. Sei ikastunitate eta glosategi bat daude oraingoz. Ikasle eta irakaslearentzako materialak daude ikastunitate bakoitzean.

dendaketan

Etiketak: | | | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Marcoele aldizkaria: actividades

Karrajua(e)k bidalita 2006, urria 10 - 01:14(e)an.

Marcoele gaztelaniazko didaktika aldizkaria da. Aldizkarien edukietan lau atal nagusi daude: artikuluak, erreseinak, ikasmaterialak eta jarduerak. Denak dira interesgarriak, baina klaserako bereziki "actividades" atalari erreparatu diogu.

Gaztelania lantzeko jarduera batzuk aurkezten dira ale bakoitzean, mailaka sailaktuta, asko gurera ekartzeko modukoak. Ideiak behintzat.

Hona bi ale (pdf):

MENTIRAS

¿A QUÉ ME DEDICO?  

Etiketak: | | | |
gehitu iruzkin berria | View blog reactions

Syndicate content

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak