Astekoak

Benito(e)k bidalita 2008, otsaila 4 - 00:19(e)an.

Atoan martxan dabil, astean zehar hainbat gauza batzen joan gara, interesgarriak denak. Karrajura ekarteko balioko digutela esan genuen aurrekoan, baina ekarri bitartean, beste zerbait egin daiteke, astean zehar han eta hemen agertu direnen laburpena..

Ikus dezagun joan den asteak zer eman duen bada:

Teknologia, irakaskuntza eta enparauak

Teknologia eta irakaskuntzaren asuntuarekin hasi ginen, Plistik bidali zuen "Tecnologia e metodologia" bideo brasiladarrarekin. Barre egin genuen, baina mahai gainean ipintzen digu teknologiaren aplikazioaren inguruan sortzen den auzia: teknologia berria lehengo-lehengoa egiteko?

Interneten aski zabaldu den bideo ezagun honek auziren beste alde bat erakutsi digu, kritikak kritika, teknologia uste dugun baino gauza gehiago ari da aldatzen. Kontua apur bat arintzeko teknofobei dedikatu gehine beste bideo hau.

Edozelan ere, honetaz guztiaz hausnarketa interesgarriak ere aurkitu ditugu.

Euskara eta euskalgintza

Karrajuan sarri predikatu dugu euskalduntze-alfabetatzea oso loturik dagoela normalizazio prozesu orokorrarekin, beraz, horrelakoei ere ibiltzen gara adi.

  • Joxerra Garziak esandakoak lehengo astean ere aipatu genituen. "Zer XXX egin behar dugu euskararekin?" galdera horren bueltak luzeak dira, eta aste honetan Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa ezin ekarri gabe utzi. Aipamenen bat ere bai. Wikian hartu ditugu hitzaldiko apunteak Plisti eta biok. Euskararekin arduratuta gabiltzanok, esandakoak gustatu nahiz gustatu ez, aintzat hartu beharrekoak denak.
  • Bestalde, Iñigo Fernanez Ostolazak euskalgintzari ikuspegi gaurkotua ematearen beharraz jardun du asteon. Besteak beste, euskara saldu beharreko produktua ere badela gogoratu digu, "marka" bat.
  • Aizu!-n euskalgintzako hainbat pertsona ezaguni bota diete galdera: zer eskatzen diozu urte berriari?
  • Umore falta ez da egon aste honetan euskararen inguruan, ez da txarra, ez, Tiraka blogean ildo beretik David Anauten testua ekarri zuten, planak eta flanak direla eta.

Euskalduntzea

Gure mundura hurbiltzen joan gara umorea alde batera utzi barik. Inauteri giroa edo, ikasle batzuek gogorarazi diguten modura. Zaldi Eroak Mitxelena XVIaren azken "araua" ekarri zigun batetik. Hizkuntzak jakiteak bizitza luzatzeko zer onura dakarren bestetik, edo hizkuntz eskakizuna lortzearren eskaintza sexuala egiten duenarena kasu.

Mintzapraktika ere izan da hizpide. Galizian egin den Bolondres linguistikoen egitasmoen topaketa izan da aipagarriena. Baina hizkuntz-trukeetan egin beharreko 5 galdera interegarri ere aurkitu ditugu adibidez.

Didaktika eta...

Honetan ere gauza interesgarriak dabiltza, dudarik ez, blogetan gehien bat. Aste honetako aipagarri batzuk:

Ez da izan hau aparteko albisteak ekarri dituen astea seguruenik, baina, askok kontrakoa uste badute ere, beti ari dira gauza interesgarriak han eta hemen irteten, eta gehiago egongo dira gainera. Sarea aurkitzeko era ona, ezta?

Etiketak: | | | | | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Joxerra Garziak Jon Sarasuaren testu bat aipatzen zuen elkarrizketan (bai irratian zein egunkarian) eta duela 10 urtetakoa testua dela esaten duen arren, "Golde Aroa"ri buruz ari delakoan nago (Golde aroa oker ez banago duela bost urte ingurukoa da, Egunkari itxi ondorengoa, Egunero-n argitaratu zela uste dut, bi egunetan).
Aurreko batean testu horren bila ibili nintzen sarean eta ez nuen aurkitu.
Non aurkitu daitekeen badaki baten batek? (galdetu.com-en galdera bati jarraituz, lehen zatia aurkitu dut, baina ez testu osoa)

Marti(n) (ez da egiaztatu) | 2008, otsaila 5 - 23:44 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak