Epigrafistak

Benito(e)k bidalita 2008, azaroa 28 - 22:04(e)an.

Iruña Veleiako saltsarekin egin da ezaguna egunotan disziplina hori. Nik ez dut ostrakarik aurkitu gaur, ez, Gurutzaden sasoiko aztarnaren bat akaso, baina idazkunak bai, 8 orri bete idazkun, kaligrafia prenetworkiarraz Gutenberg garaiko euskarri zelulosazkoan.

Idazkunon egileaz ez dut informaziorik behar, datu irrelebantea da. Jesus, Joxe ta Miriam ez dituzte idazgai, ez. XXI mendearen hasieran Ibaizabal ibaiaren ertz banatan egun berean ospatu ziren bi kontziliotako glosak dira.

Bi kontzilio haiek historian zer-nolako pisua izan zuten argitu nahi lukete historialariek. Gerora etorri ziren aldaketak azaltzeko bidea ematen ote duten ala ez. Bilkurotan ezarri ote ziren eraldaketaren oinarriak ala zeremonia erritual hutsalak izan ote ziren.

Eskuizkribu horiek ditugu argitzeko bide bakarra, non eta indusketetan -kronikek eta arkeologoek ederki frogatu digutenez- garai hartan ordurako ezagunak eta erabiliak ziren idatz-euskarri aurreratuagoak agertzen ez diren bitartean. Aditurik adituenek lepoa egingo lukete halakoak egon badaudela eta egun batean, laster batean, zokilen artean agertuko dira, izan esperantza.

Bitartean, epigrafista iaioenen taldeak eman dio dekodetze lanari. Ez da erraza izango, ez. Luze joko du seguraski. Idazkun luzea, hitzen eta esakuneen arteko konexioa ezartzea ez da samurra izango. Grafemen ahoskera zehaztea beste hainbeste.

Sikieran esanahiaren zantzuren bat balego, baina XXI mende hartan gertatu zen iraultza komunikatiboak berekin ekarri zuen izurria: memoriaren galera, eta handik honakoak asmatu ezinik dabil aspaldian gure mundua.

Iraganaz edozein informazio izatea, jakin minetik harago, behar izan bitala dugu. Epigrafista lana zerbaitengatik da hain preziatua eta ordaindua. Utz diezaiegun beraz argia ekartzen, izan dezagun pazientzia.

----

Orain ez daukat gogorik apunteak deszifratzen hasteko, nahiago dut zientzia fikziora dedikatzea. Kronika nahi baduzue, itxaron edo hasi zeuek kontatzen (idazkunak deszifratzen laguntzeko pistak emateko baino ez bada ere). Alapues.

Etiketak: | | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Usteak erdia ustel. Aitzindari Eliseo Benitok bestela uste arren, idazkunon gai nagusia Jesus, Joxe eta Miriam dira (pentsatzekoa zen kontzilio bateko glosak izanda). Lehenago ere ezagunak ziren hainbat idazki prenetworkiar dituzte oinarri gainera, Apokalipsia eta Jakinduriaren liburua hain zuzen (biak ala biak Ciberlibrary Word Incunabula Network-en dituzue kontsultagarri). Orain arte deskodetu direnek, honela diote:

Zerutik entzuna nuen ahotsak berriro hitz egin eta esan zidan: "Zoaz eta hartu itsas gainean eta lehorrean zutik dagoen aingeruak eskuan duen liburu irekia" Joan nintzen aingeruarengana eta liburuxka emateko esan nion. Hark esan zidan: "Tori eta irentsi: sabela garraztuko dizu, baina ahorako eztia bezain gozo izango duzu".

............

Jakinduria gizakia maite duen espiritua da, baina ez du zigor gabe uzten gaizki-esalea; zehatz aztertzen du beronen pentsamendua eta esaten duen guztia entzuten.

Epigrafistek lanean dihardute goiz eta gau Aitzindaria buru dutela, pentsatzekoa da epe laburrean beste aurkikuntzaren bat ere izango dela. Horrela izango ahal da!

Urdin Izar.

 

 

 

 

 


Plisti-plasta (ez da egiaztatu) | 2008, azaroa 30 - 12:20 | erantzun honi

Idazkunon iturria testu prenetworkiar horretan badago eta berreraiketan testu horren pasarte gehiago aurkitzea espero badaiteke, laster batean hau aurkitu dezakegu: "Zazpi trumoiek hitz egin zutenean, idaztera nindoan, baina ahots bat entzun nuen zerutik esaten: «Gorde isilpean zazpi trumoiek esan dutena eta ez idatzi»".

Kezkagarria oso. Mendeek gordetako sekretu lazgarri gorde beharrekoa aireratuko ote dugu? Pandoraren kutxarena adinako hondamendia piztuko ote du gure jakin-esan minak? Apokalipsia bera akaso? Dr. No edo Darth Vaderren eskuetan jarriko ote dugu mundua menperatzeko giltza? Zazpina tximistak kiskaliko gaituzte? Howard Carterren madarikazioak joko gaitu gu ere?

Hobe izango da agian emaitzak inora zabaldu baino lehen munduko aditurik adituenen ikerketagune eta laborategietara bidaltzea, eta munduko agintariei baino ez jakinarazi oraingoz.

Prudentzia, tentua eta isiltasuna, lagunok.Eskutartean daukagunak ihes egin ahal digu plisti-plasta doktorearen hipotesia berresten bada.

Benito | 2008, azaroa 30 - 14:21 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

“Lehenak badu geroa”: Ekitaldi akademikoaren kronika laburra

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak