Etorriko dira berriak

Benito(e)k bidalita 2010, urtarrila 26 - 01:31(e)an.

Durangon ibili ginen larunbatean, Topaguneak antolatu zuen hausnarketa-jardunaldian. Moderatzaile-idazkari papera egokitu zitzaidan talde batean, eta han juntatu zirenak ikusita (eta ezagututa) zortea izan nuen duda barik (haiei tokatu zitzaien moderatzailearekin baino askoz gehiago ;) ). Euskaltzale animosoak, animatuak, gogotsuak eta arduratuak hausnarketak, bizipenak eta kezkak konpartitzeko gogoz, eta aurrera egiteko bide bila gogotsuago.

Eta kezka eta galderen artean behin eta berriz errepikatu zen bat. Jende berria etorri behar da, lan handia egin dugu (uste dut ez zela inor ausartu esaten, baina igartzen zaie guztiei harro daudela egindakoekin. Ala ez?), baina denbora aurrera doa eta gure atzetik norbait etorri behar da, eta etorri dator askotan. Baina, nola transmistitu gure baloreak, gauzak egiteko gure modua, gure esperientzia eta eskarmentua, urteetan ikasi eta ikusi dugun guztia? Ez daitezen berriro zerotik hasi, ez daitezen geure erroreetan jausi eta gure lanak jarraipena izan dezan.

Galdera ona, eta kezka nahikoa orokorra euskara elkarteen munduan. Eta transposizioak egiten hasita, gurera ekarri nuen galdera. Eta hemen ere ez gabiltza antzera? Urteetako ibilbidea dute eginda guretako askok (hala dio urtero zaharrago egiten gaituen estatistika horrek), eta noiz edo noiz berriak etorri beharko dira. Etorri, geratu eta lema hartzen hasi esan gura dut, zoritxarrez etorri eta alde egiten digute askok.

Baina, jakina, nola transmititu dizkiegu horiei guztiei geure baloreak, historia, ikasiak eta ikusiak. Badute nondik jaso? Mugatuko gara paper batzuk pasatzera zeremonia informal-instantaneo batean? Materiala non dagoen seinalatuko diegu eta listo? Gauza izango ote gara zerbait argi uzteko (iraultza egiten datorrenak zer irauli behar duen jakin dezan sikieran)?

Ala aurkituko du erreferentziarik gabeko anabasa, nondik oratu jakingo ez duena, eta horren aurrean bere mundua eraikiko du ahal duen modura? Geuk egin ditugun errore eta hutsak behin eta berriz errepikatuko ditu? Aurretik gertatu denaren berri bakarra ahozko tradizioaren bertsio finkatugabeetatik jaso beharko du, jasotzeko zortea baldin badu?

Kezkatzen nau asuntoak. Euskaltegien mundua ez da ondo ezagutua kanpotik. Topiko gehiegi dabiltza batzuetan, baina barrukoa misterioa izaten jarraitzen du askorentzat. Areago datorren jende berriak mundu honekin aurretiaz gero eta harreman gutxiago duela. Pasatu da ikasleak irakasle bilakatzen ziren denbora hura alegia. Eta mundu hau ezezaguna izateaz gainera, uste dut hortik kanpotik pentsatzen dena baino konplexuagoa dela. Lau hitzetan kontatzeko konplexuegia.

Edo zahartzen hasita nago igual.

Etiketak: | |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Zer utziko diegu?

Paperak

ala

Pertsonen arteko hartu-emana, ziklikoa eta jarraia; ezagutza, edukiak, esanahia, trebezia, konfidantza eta taldetasuna apurka-apurka berekin hazten dituena*?

Zer utziko diegu?

Materialak

ala

dinamikak?

*Interakzioaren definizioa, Benitok eskainia.

Plisti-plasta (ez da egiaztatu) | 2010, otsaila 2 - 20:11 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak