Euskaldun ikasia

Benito(e)k bidalita 2010, martxoa 5 - 21:41(e)an.

Azkenenengo Hizpideri tarteka kolpetxoa egiten jarraituta, Kepa Larrearen Fizkiozko euskaldun berriak ezagutzen jarri naiz. Kepak aurreko batean klasean umoreraren erabileraz jardun zigun, eta oraingoan literaturara jo du euskaldun berrien bia, baita aurkitu ere: Merimee-ren Carmen harengandik hasita (bai, euskalduna zen Karmentxu), Rodney Whitaker Trevanianen  Shibumi eleberriko Nicholaï Hel hiltzaile eleanitz euskalduna deskubritu digu ondoren. Ez ditut ez liburua ez pertsonaia ezagutu izan, baina deigarri eta erakargarri egin ditu Keparen aipamenak, Hannibal Lecter edo Tom Ripleyren eskolako bat nonbait, plazerragatik ikasi du euskara era metodiko batean eta gramatika bat sortu du horretarako, azkenean praktikan jarriko du Zuberoako bazter batean erretiratua. Irakurtzeko gogoa eman dit bada.

Fizkiozko irakasleen errepasoa ere egin du, Maisu Juan klasikoa,Kutsidazu...ko Koro, Iban Zalduaren Joseba Anabitarte,..  Eta ikasleengana jo du gero: Euskalduntzen metodoko Peru eta Alaitz, Sagastizabalen Juan Martin ezaguna, eta Jon Alonsoren Euskal karma "rapsodiako" B-12 martiztarra edo Joxean Sagastizabalen Gerturik daukagu odola liburuko banpiroak bezalako izakiak.

Gustura irakurtzen da artikulua, baina serio jarri da Kepa amaieran, ideia komuna barruntatu du kasu gehien-gehienetan: euskara ikasteko hizkuntza zaila da, ez da diplomatiko ingelesen asmakuntza beraz. Idazleek ere esaten badute...

Edozelan ere arreta eman dit pasarte batean egin duen aipamenak:. Xabier Kintanak eta Joseba Tobarrek 1975ean Euskaldun berriekin euskaraz lanean proposatu zuten euskaldun ikasiaren "kode deontologikoa". "Euskaldun berriaren" ordez "euskaldun ikasia" terminoa proposatzearekin batera (bistan da ez zutela arrakasta handirik izan), gerora errotuta sentitu ditugun (norberarengandik hasita) hainbat ideia jaso ziren. Aipamen batzuk:

Euskaldun ikasia ez da lotsa. Ba daki ez duela euskara egiten baserritar edo arrantzale jator batek bezain ongi eta errax, baina etengabe ikasiz doa... eta dakientxoaz toki guztietan baliatzen da"

Euskaldun ikasiari mingarri zaio euskaldunak elkarren artean erdaraz mintzatzen ikustea, eta areago, berauk "abertzale" horietakoak direnean.

Euskaldun ikasia, eskuharki, kaletarra da... Hori dela eta, onhartezinezkoa du "euskara=baserriko hizkuntza" delako berdintasuna.

Euskaldun ikasiak ez du mordoiloa maite, baina isiltzea baino erdarakada batez irtetea nahiago du, geroago, etxeko trankiltasunean hiztegiari, hurrengo baterako hobe guran, begirada bat egin arren.

1975eko hitzak dira. Ez dakit orduan nolako jarrerak ziren nagusi euskaldunen artean, ikasleen artean, baina bistan da ideia horiek soka luzea ekarri dutela euskaldun "ikasiongan" ez ezik, euskaltzale guztiengan ere bai.

Amaitzeko Anaitasuna aldizkarian liburuari egin zioten kritika honetan aurkitu dudan beste aipamen hau:

gaur egun euskara ez jakitea Euskal Herrian jadanik kulturarik ezaren ezagugarria bat da sektore askotan, eta zenbait buruzagi herritar publikoki lotsarazteko aski motibo ere bai

Hori ere 1975ekoa da, Franco hil zen urtekoa.

Etiketak: | | |
Benito (r)en bloga

Erantzunak

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak