Euskara irakasleak

Benito(e)k bidalita 2008, azaroa 27 - 02:04(e)an.

Titulua ikusita igoal pentsatu duzue atzera natorrela Euskara Irakasleak sare-foroaren publizitatea egitera. Ez (beno, publizitate apur bat beti egin behar da), momentuko kezkatxoa besterik ez.

Klaserako baliabideak atalean egunotan beste hizkuntzen irakaskuntzarako baliabide biren berri eman dut: ingelesezko Teaching English eta Kataluniako Parla.cat. Bietan irakasleentzako baliabideak sareratzeko eta partekatzeko guneak atondu dira, eta gauza batek eman dit arreta: kolektibo batean zentratuta egon arren (ingeles irakasle ez natiboak eta bigarren hezkuntzakoak batean, eta helduen irakasleak bestean), irekita uzten dute biek esparrua.

Gurean, berriz, sentsazioa izaten dut sarri harresi handiak daudela irakasle kolektibo desberdinen artean: euskaltegiak, hezkuntza, hizkuntz-eskolak... Baita kolektibo horien barruan ere: administrazioak, euskaltegi sareak, eskola sareak...

Egia esanda, ez dago euskara irakasleentzako gune eta proiektu askorik sarean (saretik kanpo ere ez nuke esango asko direnik), baina era berean kolektibo guztia batera kontsideratzen duenik ez datorkit gogora (Euskara Irakasleak ez bada, publizitatea berriro).

Ez dakit, momentuko kezka tontoa baino ez da akaso, baina iruditzen zait -teorian behintzat- batzen gaituena banatzen gaituena baino gehiago dela. Ala ez?

Etiketak: | | |
Benito (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Kasualidadea. Atzo hortaz aritu nintzen lagun batekin. GUraso talde batean nahiko kezkatuta daude, gramatika ezin barneraturik. Ume txikien gurasoak gehienak eta motibazioaren baldea guztiz betea. Baina gramatikak zuloa egin die baldean eta erabilerara ez da ezer heltzen. Irakasleak gramatika beharrezkoa dela eta lehenik ondo ulertu behar dutela esan die! Behar bada, guraslen irakaslea ikasle horien seme-aleben andereñoarekin harremanetan jarriko balitz, materiala partekatu eta ikasketa signifikatiboagoa lortuko lukete. Agian ikusiko lukete 4 urteko umeek eta haien gurasoek bide antzekoa eginez barnera dezaketela hizkuntza!! Umeek ez dakite ergatiboa zer den, ikas prozesuaren zenbait etapetan ez dute ondo erabiltzen (ohikoa eta normala da) baina inork zuzendu gabe ere, azkenean berez egiten dute ondo.

Ez dakit jarri dudan adibidea baliagarria den, baina, behar bada, egiturazko aldaketak etorri bitartean... Izan ere, euskaltegien sarea behar bezala eratuz gero, hezkuntzan eman dituzten urratsak emango genituzke (garaturen antzeko zerbait, baliabideak prestakuntzarako, liberazioak, dedikazioak, berritzeguneak...)

Tira, barkatu aspaldi hontako ausentzia. Isilik baina betiko interesakin jarraitzen ditut henengo kontutxuak, e?

arkaitz zarraga (ez da egiaztatu) | 2008, azaroa 27 - 09:56 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak