Ongi esan beharko #korrika16

Karrajua(e)k bidalita 2008, azaroa 15 - 02:41(e)an.

ongi etorri

"Ongi?" galdetzen zuen papertzarra izan zen lehenengo, lantokian jende gaztea zebilela konturatu derrepentean (kezkatuta gabiltza, eta aire freskoa berehala nabaritzen da), gaur kamarak eta saraoa beheko taberna-prentsa aretoan.

Ongi? Ongi esan beharko, ezta? Bi urterik behineko errituala hasi da eta, Korrikarena. 16 kontatu ditugu oraingoarekin.

Korrika 16 logoa 

Badakizue, datak eta ibilbidea, mezua, omenduak eta gainerako zafarrantxo guztia. Barrutik baino ondotik, ikusten duzu bat amaituta ia segidan hasten dela hurrengoa. Beti ibiltzen da baten bat inguruan Korrika abizena duena. Etxean beti dago albiste edo eztabaidagairen bat etiketa horrekin. Lehengoen arrastoak edonon: kartelak, pegatinak, txiskeroa, oroikarriak eta argazkiak, DVDak eta CDak... Zikloa automatizatuta dago nonbait.

Azken Korrikan Korrika2.0 asmatu genuen. Gogoratzen? Korrika15 etiketa, zerbitzu batzuk erabiltzeko proposamena eta abar.

Orduan freskoago zegoen bipuntuzerismoa, bi urte pasatuta bada gainbehera dabilela dioenik. Hala ere gauza berriak agertu dira, eta beste batzuk sendotu. Hasiko gara oraingoan Korrika2.0 horrekin zer egin daitekeen pentsatzen. Oraingoz:

  • "korrika16" etiketa han eta hemen, aurrekoan legez.
  • Twitter-en kanala zabaldu zen aurrekoan, ez zitzaion erabilera handirik eman. Oraingoan beharbada, Korrikaren antolatzaileek hobeto jakingo dute Twitter zer den, ezta? Uste dut Twitter-Korrika konbinazioa oso interesgarria izan daitekeela. Honekin batera #korrika16 etiketa erabil dezakegu twiterook, adibidez.
  • Sare sozialen fenomenoa duela bi urte oraindik ez zen gerora izan dena. Hortik ere jo beharko da. Momentuz Facebook-en sartu dugu hitzordua. Hasi jedeari gonbidapenak botatzen.
  • Mapak. Aurrekoan Tagzanian ibilbidea osatzeko proposamena luzatu eta inguru batzuetan behintzat ederto erantzun zitzaion. Oraingoan mapekin aukera gehiago ere egon daitezke. Korrika eta mapak polito ezkontzen dira, ezta?

Hau hasteko. Baina dosazero izpiritua desagertu baino lehen azkenengo deia egingo dugu 2.0 estilora ideiak, proposamenak eta ekimenak plazaratzeko.

Zer gehiago egin dezakegu K16 aurrekoa baino orainik 2.0ago izateko?

Edo 3.0 nahi baduzue. Edo interneten apur bat jolasteko beste barik, keletxes!


PD. Pasatu koloreko logoren bat, karajo!
PD2. Eta ongi etorri!

Etiketak: | |
Karrajua (r)en bloga | View blog reactions

Erantzunak

Aupa Beni, zuri eta gainontzekoei esker Korrika 16.0!!!

(PD.-ri erantzunez)Korrika 16-k kolorerik ez du falta/faltako ba! (To!)

(PD2.-ri erantzunez)Ongi etorri euskaraz gozatzeko, lan egiteko, maitatzeko, saltzeko eta erosteko, negar egiteko, jolasteko… hautua egin dugunon herrira!

Igor Elordui (ez da egiaztatu) | 2008, azaroa 17 - 19:06 | erantzun honi

Hemen daude kolore guztiak.


Benito | 2008, azaroa 17 - 20:25 | erantzun honi

Patxi Gaztelumendik Twitter-en bota duen modura:

Ondo etorriak, euskaraz bizi garenon sarera

Benito | 2008, azaroa 17 - 20:15 | erantzun honi

Netvibesekin atondu dugu ataritxoa: http://www.netvibes.com/bontxi#Korrika_16

Benito | 2008, azaroa 17 - 21:03 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak