EGA azterketa

Elena(e)k bidalita 2006, maiatza 17 - 18:40(e)an.

Kaixo Benito!
Ostegunean EGA azterketa egin nuen, oso gaizki atera zitzaidan, ez nuen denborarik izan bukatzeko eta hamar galdera erantzun gabe utzi nituen. Gaur interneten bidez emaitza ikusi dut baina oso arraroa da. 70 galdera asmatu ditudala jartzen dut, hala ere, gainditua jartzen dut. Baina EGAn normalean 75 asmatu behar dira, beraz, ez dakit gainditu dudan ala ez.
Ea badakizun zer gertatzen den!
Mila esker

Erantzunak

Egia esanda ez nabil aspaldian EGAren kontuekin, baina atariko proban (hori da egin duzuna ez da?) aurkezten den jendearen erdiak gainditu behar duela uste dut. Hau da, 75 galdera asmatu dutenak erdiak baino gutxiago badira puntu bat jaisten da gainditzeko nota, eta horrela %50ek gainditu arte.
Zortea eduki duzu eta errepeskan sartu zarela esango nuke.

Karrajua | 2006, maiatza 17 - 23:10 | erantzun honi

Kaixo!!! Iaz Leioako Euskaltegi publikoan egon nintzen EGA prestatzen baina aurten Bilbora jaistera pentsatu dut. Baina ez dut urtea galdu nahi eta horregatik Euskaltegi eta irakasle on bat aurkitu nahi dut. Gustatuko litzaidake jakitea ea ezagutzen duzuen Euskaltegi on bat edo irakasleren on bat. Ni bakarrik arratsaldeko zortzietan joan naiteke. Ezagutzen duzue Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti, Zabala eta abar??? Eskerrik asko. Zuen erantzunaren zain, Silvia.

Silvia (ez da egiaztatu) | 2006, azaroa 10 - 11:48 | erantzun honi

Euskaltegi eta irakasle onak seguruenik Bilboko euskaltegi guztietan edukiko dituzu. Zer esango dut ba?;-). Ikasle ibili den jendeak emango dizkizu guk baino aholku hobeak eta fidagarriagoak (animo neska-mutilak!). Nire partetik hemen daukazu Bilboko Udalaren webgunean dagoen euskaltegien zerrenda eta haien telefono-helbideak. Ez da laguntza handia izango, baina ongi etorri Bilbora eta zortea EGArekin!

Karrajua | 2006, azaroa 10 - 19:04 | erantzun honi

Kaixo Silvia! Ni Zabalara joaten naiz eta oso pozik nagoela esan behar dut. Orain arte izan ditudan irakasleak beti jatorrak eta oso lagungarriak izan dira nirekin. Hala ere, nire ezagun bat Gabriel Arestira joan eta bera ere ondo egon zen hara ikasten. Beraz, egia esan, nire ustez ez dago ezberditasun handirik euskaltegien artean.

Esan zidaten Gabriel Arestin tailerrak ere egiten dituztela astero; Zabalan, ordea, ez (batzuei gustatzen zaie tailerrak egitea eta beste batzuei ez).

Beraz, azken finean, tokatzen zaizun taldearen arabera da, zeuri zer gustatzen zaizun arabera eta ikaskideekin eta irakaslearekin nola moldatzen zaren arabera da.

Zior (ez da egiaztatu) | 2007, apirila 6 - 00:00 | erantzun honi

Bidali iruzkin berria

The content of this field is kept private and will not be shown publicly.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.
  • Link to content with [[some text]], where "some text" is the title of existing content or the title of a new piece of content to create. You can also link text to a different title by using [[link to this title|show this text]]. Link to outside URLs with [[http://www.example.com|some text]], or even [[http://www.example.com]].
  • Web and e-mail addresses are automatically converted into links.
  • Use <!--pagebreak--> to create page breaks.
Formatu aukerei buruz informazio gehiago Captcha Image: you will need to recognize the text in it.
Tekleatu goian ikusten dituzun letrak edo zenbakiak, mesedez.

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak