Gu euskaldunak gara... Argentinakoak
Duela aste batzuk gaurko Euskararen Eguna dela eta Argentina eta Uruguaiko euskara ikasleek bidalitako bideo-agurra ekarri genuen.
Bideoak ez ziren bakarrik etorri, Gu euskaldunak gara... Argentinakoak blogean agertu ziren hain zuzen ere, eta blog horretan bideoez gainera testu interesgarriak plazaratzen dituzte Hegoamerikako ikasleek.
Argentina eta Uruguiako mitoak eta kondairak, hango bizimoduaren eta izaeraren gainekoak eta abar. Interesgarriak eta euskara nahiko txukunean idatzita gehienetan.
Andu Lertxundik esan zuen modura 8. probintzia honen beste fruitu bat.
Eta adi hango ikasleei!
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu




Gure jarioak(OPML)
Karraju "guztiak": Xfruits
Markatu del.icio.us-en


