itzulpenak

EHUTSI: euskara ongi erabiltzen laguntzeko aplikazioa

Karrajua(e)k bidalita 2009, martxoa 27 - 00:28(e)an.

EHUko Euskara Errektoreordetzak hainbat hizkuntza-tresna eskaintzen ditu bere atarian. Bisita bat egitea gomendatzen dugu, Azpidazki eta EHULKU adibidez.

Atariaren ate nagusian ondo ikusten ez den bat aipatu dugu hala ere: EHUTSI.

EHUTSI "euskaraz egiten diren akatsak zuzentzeko aplikazio informatikoa" bezlaa aurkezten dute. Funtsean erroreen bilduma egin, alfabetikoki, aleatorioki edo gaika aurkeztu eta bakoitzarekin lantzeko bost pauso eskaintzen digu irakasle zein ikasleentzat. Handik kopiatuko dut:

  1.  Adibideak landuko den arazoaren berri ematen du eta, jarraian, dagokion komandoa sakatuta, arazo horren konponbidea.
  2. Adibide Gehiago atalean, aurreko adibideak erakutsi duen arazo bera landu daiteke beste esaldi batzuen bidez. Adibide horien guztien ebazpenak agertuko dira banan-banan dagokion komandoa sakatuta. Erabilitako koloreek, gainera, akatsa hobeto fokalizatzen laguntzen dute.
  3. Itzulpen Eginak atalean goian landutako arazoari buruzko hainbat itzulpen ikus daitezke. Horrela, bada, ikasleak akatsari buruzko hausnarketa bideratu dezake: hizkuntzen arteko interferentziak eta hizkuntza-baliabideen erabilera, erabilitako estrategiak arazoa konpontzeko …
  4. Itzulpen Proposamenak atalean ikasleak goian landutako arazoari buruzko hainbat itzulpen egin ahal ditu bere kabuz. Aurreko ariketan itzulpenak aztertzen zituen; oraingoan, berriz, berak egin behar ditu. Dagokion komandoa sakatuta Itzulpen Proposamenen Zuzenketa agertuko da. Aipatzekoa da zuzenketa hori proposamen bat dela, eta ez duela zertan izan zuzena den bakarra.
  5. Azalpenak deritzon atalean ikasleak aukera izango du landutako akatsaz informazio gehiago eskuratzeko: azalpenak eta bibliografia.

Arazoa erakutsi, pentsatzeko aukera eman, irtenbideak proposatu eta azalpena eman. Aukera interesgarria erroreez ohartarazi eta zuzenketa lanetan laguntzeko.

100 bat akats bildu dituzte dagoeneko, pentsatzekoa da gehiago ekartzen jarraituko dutela. Nolanahi ere, baliabide erabilgarria izango da askorentzat.

Etiketak: | | | | | | |
gehitu iruzkin berria

Foro de idioma vasco

Karrajua(e)k bidalita 2007, apirila 4 - 02:30(e)an.

emagister.com formazioaren inguruko webgunea edo direktorioa da. Formaziorako gida intelegentea darabilte taglinean. Direktorioaz gainera foroen zerbitzua eskaintzen dute, eta foroon artean Foro de idioma vasco izenekoa aurkitu dugu.

Gaztelaniaz funtzionatzen du nagusiki eta nahikoa bizia dirudi. Itzulpenak eta hizkuntzaren inguruko zalantzak eskatzen dira gehien bat, baita azterketak prestatzeko edo klaseak hartzeko aholkuak ere.

 

Etiketak: | | | |
gehitu iruzkin berria

Itzul posta zerrenda

Karrajua(e)k bidalita 2006, urria 20 - 15:08(e)an.


eizieEIZIE
itzultzaileen, zuzentzaileen eta interpreteen elkarteak posta-zerrenda aktiboa dauka, EIZIEkideeK zalantzak, kontsultak, galderak eta proposamenak plazaratu eta eztabaidatzen dituzte berton.

Hala ere, itzulpengintza mundukoentzat ez ezik zerrenda hau euskara irakasle eta ikasleontzat ere interesgarria, lagungarria eta baliagarria izan daiteke oso, parte hartu gabe ere: hizkuntzaren gaineko zalantzak ezagutzeko eta aztertzeko, klaserako ideiak jasotzeko, hizkuntzaren gainean ikasteko edo, besterik gabe, irakurtzeko.

Zerrenda e-postaz jarraitu daiteke, horretarako harpidetu egin behar da

E-postaz harpidetu barik ere ikusteko eta jarraitzeko modua dago:

Etiketak: | | |
gehitu iruzkin berria

Syndicate content

AzkenakHarpidetu (RSS)

Harpidetu erantzun eta iruzkinetara (RSS)

Harpidetu

Bloga Webgunea Feedburner Erantzunak

opml Gure jarioak(OPML)

xFruits Karraju "guztiak": Xfruits


Bloglines-en harpidetu
Markatu del.icio.us-en

Mugikorretarako bertsioa


Creative Commons License
lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Jarraitu Karrajua e-postaz

Sartu hemen zure e-posta

Iruzkinak eta erantzunak e-postaz jarraitu



Powered by FeedBlitz


Send Me A Message

Estatistikak