Aitor | 2008-10-01 15:37
Agian lerro hauek aproposagoak izango ziren duela pare bat aste, matrikulaldian bete-betean geundela. Hala ere, ez dut uste gaurkotasunik galdu dutenik.
Euskaltegira itzulita, pasa den hilabeteko ARGIA aldizkariak gainetik irakurtzen ari nintzela, Iñaki de Martinez de Luna-ren "Euskalgintzari eta gizarte mugimenduei" izeneko artilukua aurkitu dut 2.150. zenbakian.
Bertan gizarte mugimenduen krisiaz mintzo da Martinez de Luna, bizi dugun gizarte-aldaketa nabarmenaren isla gisa. Aldaketa hau, beste kontu batzuen artean, honetan nabarmentzen da: gizarte mailako ideal eta kezketatik, maila indibidualeko balore eta asmoetara iragan garela. Lehen gizateria zuzenago eta askeago baten aldeko lana eta esfortzua nagusi baziren, orain nor bere buruaz,orekaz ... kezkatzen da. Eta euskararen mundura itzulita,honako esaldi honekin burutzen du gogoeta:
"Euskararen aldeko aldarrikapena orain arte Euskal Herriaren izenean egin bada, gaur egun hizkuntza horrek gizabanakoari ekar liezaiokeen onuran ere oinarritu beharko da, aldarrikapena helburu kolektiboetatik, indibidualetara ere zabalduz."
Niri zer pentsatua eman dit, bai pertsona modura, bai irakasle modura. Bigarren arlo honi erreparatu nahiko nioke bereziki. Ba ote du honek guztiak eraginik gure zereginean? Izan behar ote du? Baiezkoan nago, nahiz eta oso argi ez ikusi zertan eta nola islatu behar den.
Benito(e)k bidalita 2007, azaroa 27 - 00:31(e)an.
Lehengo ostiralean Topagunearen jardunaldiarekin batera, Elgoibarren IMHk antolatuta Lanbide heziketa, irakatsi-ikasi prozesua eraberritzen jardunaldia egin zen.
Lanbide heziketaren inguruan antolatu arren, hezkuntza eta irakaskuntzarako oro har programa interesgarria egon zen.
Han egon zen lankide batek motibazioaren inguruko hitzaldian Carles Monereo irakasleari entzundako hau ekarri digu:
" Todo profesor que pueda ser sustituido por una maquina merece ser sustituido" (Makina batek ordeztu ahal duen irakasleak makinak ordeztea merezi du)
Hanka biko makina sentitu zara inoiz?
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
Benito(e)k bidalita 2007, azaroa 24 - 00:43(e)an.
Miramonetik bueltan, e2ibilian jardunalditik.
Aurtengo jardunaldian asunto asko eta desberdinak egon direla pentsa daiteke: motibazioa, komunikazioa, jarrerak,... Hauek guztiek leiv motiv bat daukatela begitandu zait hala ere: pertsonaren emozioak eta pertzepzioak.
Eta Topaguneakoek jardunaldiaren edukiak sarean ipini eta hausnarketa eta eztabaida han jarraitzea nahi luketenez, ez dut balorazio eta gogoeta handirik egingo. Pertzepzioak eta inpresioak besterik ez. Gogoeta han.
Programari jarraituta:
- "Euskara elkarteen ibilbidea" ikus-entzunezkoa. Ezagun asko bertan. Hurbiltasuna sentitu dut. Ez dakit urrunagotik zelan ikusiko duten, baina barrutik polita eta gustagarria.
- Euskara Elkarteak ibilian, Gorka Barruetabeña aka Txapelen kontakizuna. Inbidia eman dit. Beste leku batzuetan dihardugunon askok horrela sentitu dugula uste dut. Inbidia eta eredua. Hau ez da gaurkoa soilik.
- “Norbanakoaren hizkuntzarekiko jarrera: TELP-en esperientzia”. Ferran Suay. Hitzaldi hau jardunaldiko izarra nonbait. Ona. Ez zait iruditu gauza berririk entzun dudanik alde batetik. Askotan entzundako kezkak: euskaraz egin eta erdaraz erantzuten duena, euskaldunok erdaraz egiteko joera. Baina, bestetik Suayk irakurketa ordenatua eman die kezkoi. Eta ekinbide interesgarria.
- Zertarako euskara? Amaia Antero. Galdera asko. Lehengo eguneko Zergatik negar egin horrekin akordatu naiz.
- Coaching aldaketa: Arnastu eta arnasa eman, Mirari Bereziartua. Sorpresa neurri handi batean. Orain arte euskalgintzako jardunaldi eta halakoetan ikusi ez dudan estiloa. Enpresa munduarekin lotutako estiloa, estilo "amerikarra" etorri zait burura. Gustatu zait. Mirarik egin duen galdera batek eman dit zer pentsatua: Ibilian gabiltza, ala nonbaitera goaz? Mendebaldeko modura: Ibili gabiltza ala joan goaz? Bigarrena nahiago. Hortik mezuaren titulua.
- Euskararekiko atxekimendua lantzen: mintzapraktika. Jasone Mendizabal. (Mintza)praktikaren asuntoari Euskara Elkarteetatik beste buelta bat emateko gogoeta. Buelta pare bat eman behar dizkiot neuk ere.
- Hizkuntza estetika bezala. Fermin Etxegoien. Pipermina, harrigarria ere bai, probokazio ikutua. Gustatu zait gauzak esateko era gordina, ados egon edo ez, sarritan botatzera ausartzen ez garenak. Dibertigarria izan da, eta polemikoa. Hala nahi zen, ezta? Estetikaren kontzeptu horri ez diot neurri hartu oraindino hala ere.
- Norbanakoaren jarreratik, talde jarrerara: sentiberatzea eta komunikazioa. Paula Kasares. Aitortuko dut, bazkalosteko modorrak harrapatu nau hemen (barkatu Paula). Nafarroako euskalduntze-alfabetatzerako kanpaina batzuen analisia egin du (orduan espabilatu naiz), askotan zabaltzeko mezurik egokiena aurkitzeko euskalgintzako "klitxeetatik" ihes eginda, bertatik bertara eduki dezakegula konturatu naiz.
- Sergio Monge. Zehatza hasierako azalpena: xede-taldeak, norberaren eskemak eta zelan eragin. Ekinbidea esku-eskura ipini digu Sergiok. Argi eta zehatz. Gero web2.0aren azalpena egin du, azken honek apur bat deskolokatu nau. Blogariok gure grina gorde ezinik? ;-)
- Tailerrak. Komunikazio tailerrean sartu naiz. Kezka nabaritu dut. Zer esan? Zelan esan? Zelan ailegatu? Zer esan asko daukagu, baina ez dugu asmatzen, eta arduratuta gaude. Topatuko dugu konponbidea, seguru. Neure okurrentzia bi bota ditut, karraju luzea daukat aurretik baina.
Inpresio orokorrak.
- Euskara elkarteen munduko ezagunak, aspaldikoak, baina jende berria ere ikusi dut, interesatuta. Lekukoa pasatu dugula dirudi.
- Euskalgintzako beste "munduetatik" ere hainbat. Hizkuntz-plangintzaren mundukoak, (nirekin etorri diren AHIZEko kideak eta bazkarian ondoan eduki ditugun Emunekoak adibidez), euskara teknikariak, euskaltzaleak... Dena dela, programa ikusita, euskara elkarteetatik harago euskalgintzatik interes gehiago beharko zela begitantzen zait. Kezka.
- Oro har, euskalgintzako sektore bizi, gogotsu eta arduratuenetako bat joan da gaur Miramonera. Norbera animatu egiten da horrelakoetan.
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
Benito(e)k bidalita 2007, urria 5 - 15:16(e)an.
Galizia partera egin dugu osteratxo zibernautikoa. Txerrak eta bestek gomendatutako Made in Galiza blogera. Aurreko egunotan ikasleen motibazioaz, asmoez, interesaz eta abarrez jardun dugula, Séchu Sendek blogean jaso duen istorio hau irakurtzea gomendatzen dizuet: O chinés que falava galego em Nova York.
Alegia edo fabula gisa hartu eta pentsatu..... edo umoreaz gozatu beste barik.
Ez duzuela galegoa "falatzen"? Ou! Trankil! hemen itzulpen kaseroa:
Dioetenez, Torrente Ballester idazlea New Yorken zela, saudadeak (herrimina nahi baduzue) jo zuen gogor egun batean.
Eta saudadeak inon jotzen badu, sabelean jotzen du gehien bat, hala bada, Torrente Ballester Galiziako jana ematen duen etxe baten bila hasi zen hiri osoan.
Eta -ez da zaila izaten- aurkitu egin zuen.
Sartu, jezarri eta hantxe dator zerbitzaria. Txinatarra berau bata!
Que vai querer o senhor? Galdetu dio zerbitzariak galizieraz.
Harritu egin da Torrente txinatarrari galizieraz entzunda, hala ere caldo bat eskatu du hasteko.
Zerbitzaria etorri, joan, zerbitu eta galizieraz egiten du berba denbora guztian, eta Torrente, txinatarra galizieraz berbetan egundo ikusi barik -Camarinhaseko azentuarekin gainera-, hari hain bitxia iritzita, bazkaria pagatu eta tabernako nagusiari hurreratu zaio.
- Kaixo, begira... gauzatxo bat galdetu behar dizut... atrebentzia ez bada... Zelan egiten du hain ondo txinatar honek galizieraz?
Eta ugazabak atzamarra ahoaren aurrean ipinita honela erantzun dio:
- Ixoooool! Ixilik egon ba! Ez esan ezer! Ingelesa ikasten ari dela sinestuta dago eta!
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
Aitor. Santurtziko Udal Euskaltegia | 2007-10-03 20:00
Duela ordubete edo, Argia-ren "Haria" zerbitzu bikainari esker, izan dut gaurko DEIAren edizioan Xabier Larrañagak idatzi duen artikuluaren berri, "Zenbakiek bozkario" izenburupean.
Irakurtzen hasi, eta ohiko artikulu arrunt baten aurrean nengoela uste izan dut: HEAren ikasturtearen hasieraren aitzakiapean (ia 40 mila ikasle, ez dakit zenbat irakasle, ikastordu...) , motibazioaren inguruko hausnarketa bat: ikasle asko bai, baina beraien motibazio nagusia?...
Baina artikuluaren bukaerara heldu naizenean, honako hau dio Xabierrek:
"Arazoa da ideologikoki ezinbestekoa zaigun hizkuntza, ideologian eta praktikan behar ez duen jendea ikasten ari dela gehienbat. Eta jende horren gain utzi duela abertzaletasunak euskararen benetako salbazioa. Injustuaz gain, absurdoa."
Zur eta lur utzi nau honek. Artikulu asko irakurria naiz gai hauen inguruan, baina sekula ez dut antzeko baieztapenik ikusi. Zer esan nahi du benetan? Zer da injustua, norentzat?Zer iruditzen zaizue zuei?
Zuzen badago, kezkagarria; zuzen ez badago, arriskutsua.
Benito(e)k bidalita 2007, otsaila 6 - 16:06(e)an.
Egunotan Eusko Ikaskuntzak eta Euskal Kultur Erakundeak egindako Euskal nortasuna eta kultura XXI. mende hasieran ikerketaren berri zabaldu da hedabideetan.
Titular erakargarriak eman dizkigu alde batetik:
Baina alarma piztekoak ere ekarri ditu:
Istorio bakoitzean nork berea azpimarratzeko erraztasuna ez da orain gure hedabideetan deskubrituko dugun joera. Seguruenik ikerketaren ondorioak titular horien arteko batez besteko gazi-gozoa izango dira beste ezer baino gehiago. Beti bezala, norberak irakurtzea (jaitsi, PDF, 11 mb), irakurri dena zabaltzea eta besteekin alderatzea izaten da erremedio onena (webdosazero, horretarako zelako inbento ona!).
Niri adibidez, gaurko Gararen paperezko edizioaren 7. orrialdean titularreko grafiarekin agertzen den honek iratzarri dit sentsorea:
La mitad de los vascos ni se plantea aprender euskara porque «no lo necesita»
El trabajo de Eusko Ikaskuntza y Euskal Kultur Erakundea sobre el conocimiento de euskara arroja datos preocupantes, aunque de sobra conocidos. Apenas un tercio de la población de Euskal Herria conoce el idioma del país y más de la mitad no sabe ni entiende una palabra. En la CAPV y en Nafarroa son los jóvenes quienes más saben y aprenden euskara, mientras que en Iparralde es la población adulta la que mantiene el idioma. El euskara no cala entre los nuevos inmigrantes; el 86% no lo conoce. Muchos declaran su voluntad de aprender euskara, pero el deseo no termina de materializarse en nuevos euskaldunes. Da más lugar al optimismo el 87% favorable a que sus descendientes lo aprendan. Es destacable que casi la mitad de los vascos no tiene intención de aprenderlo. Este grupo considera que no lo necesita y prefiere usar su tiempo en otra cosa. Otro dato interesante: un cuarto de los euskaldunes se han sentido discriminados por hablar en euskara. En Nafarroa el procentaje es mayor, sobre todo entre los jóvenes.
Hau gurean pentsatzeko makina martxan ipintzeko seinalea da, ezta? Ni Tirakan lehengo egunean agertu zen honi tiratzen hasi naiz, pistaren bat emango digula uste dut:
Borondaterik gabeko motibazioa
Pistak, edo azkenotan erraz egiten duguna: etsipenean jausi. Zuek esan.
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
Benito(e)k bidalita 2006, iraila 6 - 01:37(e)an.
Jarrerak, hizkuntzen ikasketaren funtsa - Hizkuntzen ikasketari buruz hausnartzean, pedagogiaren ikuspuntutik bereziki, alde batera uzten da gure ustez erabat funtsezkoa den alderdi bat: hizkuntz jarrerak. [Erabili.com: iritizi muinetik]
Artikulu interesagarria erabili.com-en agertu den hau. Ea datozen egunotan zer komentatua okurritzen zaigun.
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu
Benito(e)k bidalita 2006, maiatza 25 - 23:35(e)an.
Karrajua.org-ekin hasi naizenetik berbalagunaren aipurik ez dut apenas egin, gaur berbalagunetik bueltan konturatu naiz. Eta gaur berbalagunaren inguruan gainera kontu pare bat agertu zaizkit, biak seriotasuna eta alegriaren ingurukoak.
Bateko berba-mintza-parraplalagunen inguruko komentarioa heldu zait gaur: horiek ez dira kontu serioak, hori ez dela euskalgintzak behar duena, euskarak "ekintza" serioagoak behar dituela,,... Tira ba, berbalagunean hori guztia egia dela konturatu naiz.
Asteroko berriketan gabiltzala momentu bat ailegatu da solaskide biak NNN errepidea gurutzatzean halako ataskoa eduki dutena: Zioten, genion, zenioten, zizkion.... A ze kristoa! Asmatu ezinik derrepentean, biak argitu guran eta neuri begira, ni (superrirakaslea fueradeserbizio) barrez,...elkarri begira eta.... denok barrez. Tira, hemendik aurrera "nik ez nuen ordaindu, karneta gurasoek ordaindu lrllrxrlrr" esango dut letxes! Barre gehiago. Bitartean alboko tabernan bilbainadak: Enekerrisaskisimosalpasarrporrelsendejaaaaa,....! Barrea baretu barik, deskojonojenerala,....
Eskerrak etxerako ordua ailegatu dela, ezpabere...
Arrazoia ba, honako gauzak ez dira batere serioak. Ze jende serioari horrelako gauzek negargura ematen diote.
Enfin, ... ez diamante, ez perla, ez urregorririk... alegrantzia baino ez dago hoberik!!
Konpartitu mezu hau:
delicious |
zabaldu |
bildu